Albisteak
2010-03-27
Taldeko Aurkezpena
Ostegunean aurkeztu zen Bidelan-Kirolgi 2010 taldea Anoetako Kiroletxean

Pasa den urtean bezala aurten ere Anoeta pasealekuko Kiroletxean aurkeztu zen ostegunean ofizialki Bidelan-Kirolgi taldea. Tartean aurpegi berriak zein ezagunak ikusi ziren, berrien artean Amador Granado paraolinpiko andoaindarra. Ikuslegoak ere ez zuen hutsik egin eta areto bete familikide, lagun eta zaletu bildu ziren, baita hainbat txirrindulari ohi ezagun ere.

Aurkezle lanetan Gaizka Lasak jardun zuen eta lehen hitz batzuen ostean bideo emanaldi batek ireki zuen saioa. Ondoren txirrindulari eta teknikoak igo ziren taulara, banan-bana aurkezleak deitu ahala.

Txirrindulariak beren lekuetara itzuli ostean Manu Gonzalez Aramendik kirola eta etikari buruzko hitzaldi bat eman zuen, hainbat ideia interesgarri azalduz.

Aurtengo bereizgarri moduan taldeak omenalditxo bat egin zion profesionaletara jauzia egin zuen taldekideari, Jon Odriozolari hain zuzen ere. Ekitaldia Oreki Fundazioko presindentea den Enrique Ayerberen hitzek itxi zuten.

Nola ez, ospakizuna Xanti Tabernan itxi zen, giro jatorrean mokadutxo bat eginaz.


 Taldea |  Txirrindulariak |  Lasterketak |  Albisteak |  Babesleak |  Prentsa |  Estekak |  Komentatu |  EUSK |  CAST |  FRANC |
OREKI Fundazioa - Caddie Enparantza 1-Behea CP 20160 LASARTE-ORIA Gipuzkoa (Tfno)943371518 - (Fax)943372003
foreki@ostoa.com